miércoles, 28 de mayo de 2008

Haur Hezkuntzarako 20 ariketak

HOGEI ARIKETAK


Hauek dira haur hezkuntzan lantzeko guk planteatu ditugun hogei ariketak. Ea sekuentzia didaktikoko ariketa hauek lanean hastean martxan jartzen ditugun, ariketa batzuk benetan interesgarriak iruditu baitzaizkit adin hauetako aurrei teknologien abantailak erakusteko. nahiz eta, desabantailak ere irakatsi behar zaizkien.

Taldekideak






Kaixo neskak!

Ondorengo hitz hauek zuentzat doaz, esan behar oso ondo pasa dudala zuekin eta gauza asko ikasi ditudala. Beraz Zorionak neskak lan bikaina egin dugu!!

Besteei aipatu hauek garela gure taldea osatzen dugunak, eta aurkeztu nahi dizkizuedala:

Maiatzaren 28ko saioa

Gaur goizean, saioan, bere ebaluaketa orria bete dugu, eta horrez gain CD batean taldeko eta bakarkako lanak entregatzeko eskatu digu. Horretarako taldeko lan guztiak hartu eta lanean hasi gara. Lana entregatzeko, lan guztiak sartzeaz gain, sarreratxo bat egin dugu taldea eta gure lanak azalduz.

Azken saio honetan gauzak biltzea izan da beraz gure eginkizun nagusia, lan hori gero onuragarria izango da guretzat, dena bilduta izango baitugu.

martes, 27 de mayo de 2008

Maiatzak 27ko saioa

Gaur sei talde soilik etorri gara klasera, eta bakoitzak bere bideoa aurkeztu du. Guztietan azaltzen ziren aldaketak, eskola materialarena, emozioena, baztango uholdeena, jolasak lehen eta orain, san Ignacio de Loyola ikastetxearen bilakaera eta gurea, (in)kounikazioa.

Ohikoa den moduan gai batzuk eta bideo batzuk gehiago gustatu zaizkit besteak baino, montai eta egitura aldetik lortuagoak iruditu zaizkidalako. Hala ere, zenbait bideoetan, sentimendu edo afektibitatea faltan bota dut. Guregan eragina izan arren, urrun sentitu baitut. Nahiz eta, beste batzuk hausnarketarako bidea eman didaten.

Aipatu behar, Baztango uholdeena asko gustatu zaidala, eta xamurki landua zegoela iruditu zaidala, gaia nahiz eta urrunekoa izan gertura iritsi baitzait. Beraz zorionak neskak!

Jolasen bideoa ere gustatu zait, eta ideia ona iruditu zait dena bideo bidez egitea ere, baita beraiek inplikazio bat izatea ere. Horrela garaietako aldaketak ere baten edo bestean bizi izan baitituzte. Benetan bikaina iruditu zait, eta lan onak baloratzen ikasi behar denez. Zorionak hirukote zuen bideoa eskaintzeagatik. Zer pentsarazi eman baitigu.

Nahiz eta batzuk askoz gehiago gustatu, guztiok egin dugu lan bikaina beraz nere txokotik, zorionak denei, eta jarrai lanean!

TEKNOLOGIAK



Ikastaro honetan konturatu naiz teknologiak hainbat oroitzapen gure artean mantentzeko balio dutela, argazki... esaterako. Beraz guztiak hauek erabiltzera gonbidatu nahi ditut, norberaren momentu on eta goxoenak historira pasa daitezen.

Esate baterako inauteri hauek ditut gogoan, ordutik hona gauzak asko aldatu baitira.

Gure aurkezpena

Gure aurkezpena gauzatu ahal izateko, power point bat prestatu dugu, bertan ondorengo puntu hauek agertzen direlarik: Gure izenak (taldekideak), blogger-eko helbideak, teknologiaren eraginari buruzko puntu batzuk eta ikastaroaren inguruko ondorioak. Bideoaren nondik norakoak ez ditugu jarri, lehenengo eta behin gelakideak ikustea nahi dugu eta euren iritzia entzutea. Gero gure ideia eta hausnartu nahi genuena azalduko dugu, ea guztiok adostasun bat lortzen dugun.

lunes, 26 de mayo de 2008

Gure bideoa




Ea gure lana gustatzen eta gaiakonpartitzen duzuen, gure ustez egun gizartean aurkitzen duguna baita.

BIDEOAREN NONDIK NORAKOAK

BIDEOAREN GIDOIA

Bideo hau egiten oso gustura ibili naiz, gaia izugarria motibatzen zidalako. Bestalde aipatu talde lan bikaina izan dela eta era batean edo bestean guztiok parte hartu dugula.

Bideoaren emaitza izugarri gustatu zait, eta guk landu nahi genuen gaia ongi adierazten duela uste dut, kritika bat egiteaz gain, hausnarketa bat ere bertan agertzen delarik.

Beraz hemendik taldea zoriontzea geratzen zait, Aupa neskak lan earra in deu ta!!!

domingo, 25 de mayo de 2008

Autoebaluazioa

AUTOEBALUAKETA

Hau da nire autoebaluaketa eta autokritika, askotan norbere akatsak ikusten ere jakin behar baita. Eta gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatu, askotan ez dira zuk dituzun helburuak betetzen. hala ere, ni ikastaro honekin oso gustora nago, asko ikasi baitut bertan.

Haur Hezkuntzarako hogei ariketak


Saiatu gara plataformara igotzen, baina arazoak izan ditugu, eta ez dakit ongi zergatik. Irakaslearen korreora ere bidaltzen saiatu naiz, baina dokumentua handiegia delako ez dit uzten bidaltzen. Beraz ea asteartean irakaslearekin arazo hau konpontzen dugun, hala ere, egin ditugunez, datu baseko irudi bat jarriko dut. Ariketak bertan egin genituela oroitzeko.

miércoles, 21 de mayo de 2008

Berrikuntza eta teknologiak...non, nola...?

IIII.BIDEOAREN KRITIKA

laugarren bideoaren kritika, gure iritzi hau forora ere igo genuen beste gelakideekin konpartitu ahal izateko, orain foroan gure iritzia eman behar dugu, besteen kritikari buruz.

Ingurunearen aldaketak...Ikasleen ikuspuntutik.

III. BIDEOAREN KRITIKA

Hirugarren bideoaren kritika.

Teknologia eta gure irakaskuntza giroko aldaketak

II. BIDEOAREN KRITIKA

Taldeko bideoaren kritika, bigarrena.

Teknologiak zertarako....?

I. BIDEOAREN KRITIKA

hau da gure taldeak lehenengo bideoaren inguruan duen iritzia. Bideoan erreparatzeaz gain, gizartearen aurrean duen ikuspuntua ere txertatzen saiatu gara.

sábado, 17 de mayo de 2008

Teknologien eragina

I. ARIKETA

Hau da taldean egin behar genuen lehen ariketa, bertan azken urteotan gure iritziz teknologia aparatu ezberdinek izan dituzten, eragin, alde on, txar...adierazi behar genituen taula baten bidez.

miércoles, 14 de mayo de 2008

Maiatzak 14ko saioa

Atzo ezin izan nuen klasera etorri, beraz taldekideek atzo bloggerean jarritako ordularia nik gaur jarri dut. Horretarako, www.clocklink.com helbidean sartu eta bertan gallery-n sartu naiz. Hor jarri nahi dudan erlojua aukeratu dut, eta view HTLMen klikatu dut. Gero helbidea bat atera zait, eta hori blogger-en kopiatu dut. Horretarako, personalizar, añadir un elemento de pagina, HTLM aukeratu dut eta bertan kopiatu. Bide hau eginez lortu dut ordularia bloggeren jartzea

Gero blogger-a apaindu eta talde lanak egin ditugu.

miércoles, 7 de mayo de 2008

Maiatzak 7ko saioa

Gaur irakaslea talderik talde ibili da zalantzak izanez gero argitzeko, gauza da nire taldetik ni bakarrik etorri naizela klasera. Beraz talde lanak aurreratzeko, eta laugarren bideoaren kritika forora igotzeko aprobetxatu dut saioa. Ea hurrengo saioan guztiak elkartzen garen lanak egiten jarraitzeko.

martes, 6 de mayo de 2008

Maiatzak 6ko saioa

Gaur www.google.es-eko dokumentu konpartituak igotzen ikasi dugu. Gero guk egindako ariketa guztiak igo beharko ditugulako, talde lan guztiak. Horretarako docs-en elementua aukeratu, klikatu edo selekzionatu eta compartir eman behar dugu. Gero publicar como pagina web aukeratu behar dugu, eta bertan ateratze zaigun helbidea, blogger-en kopiatu behar dugu. Horretarako, nueva entradan lehenengo aktibitatea edo ariketaren izenburua jarri, eta aukeratu egin behar duzu. Ondoren insertar enlace eman, goiko hirugarren botoi berdea eta agertzen den helbidean itsatsi behar dugu, aurrez docs-en kopiatutakoa. Bukatzeko, publicar entrada eman eta gure bloggera igotzen dira guk egindako ariketak.

Hau ikasi ondoren gure ariketak igotzeko aukera izan dugu, gauza da oraindik ez ditugula hainbat ariketa eginak, beraz aste honetan egiten joango gara klase orduetatik kanpo eta gero igoko ditugu lanak, bakoitzak bere blogger-era.


Gero taldeka egin beharreko laugarren hausnarketa usb-n jaso dut, moodle-eko foroan jarri behar delako, gero beste taldekoen krikikari buruz iritzia eman ahal izateko.

miércoles, 30 de abril de 2008

Apirilak 30eko saioa

Gaurko saioan blogger-en etiketak egiten ikasi dugu. Horretarako, nueva entradan sartu eta bertan editar entradas klikatu behar da. Gero editatu nahi duzuna aukeratu, eta etiketa bat jarri behar diozu, zuk nahi duzuna. Interesgarria iruditu zait hau egiten jakitea, gauzak hobeto sailkatzeko balio baitu eta gerora errazago aurkitu nahi duzun hori aurkitzeko.

Horrez gain museo biziak plataforman ibili naiz, eta bertako blog-en nire orrialdean komentario bat idatzi dut, uste baitut gauzak egiten ikasten direla eta noiz eta gehiago saltseatu horrelako programetan aukera gehiago gauzak egiten ikasteko. Nahiz eta zenbaitetan gaizki egingo ditugun; momentu horretan dena atzera bota eta kito!

martes, 29 de abril de 2008

Apirilak 29ko saioa

Gaur talde lanak aurreratzen joateko denbora utzi du, denbora aurrera doalako eta hainbat lan burutu behar ditugulako ikastaro honetan. Guk bosgarren ariketa egiteko aprobetxatu dugu, eta haur hezkuntzako 20 ariketa edo aktibitate pentsatu ditugu; teknologiekin lotura dutena. Amaitu ez dugunez, etxean aurreratzen joatekotan geratu gara, ea lehenbailen guztiak egiten ditugun.

Horrez gain guri azaltzeko falta zaion programan hitz egin digu, excel, baina oso gainetik. Programan honetan aurrez erantzundako galdetegiarekin grafikoak egiten aritu naiz, eta programa erabilgarria iruditu zait nahiz eta nik soilik landu, aukera ematen baitu grafiko bidez nahi dena adierazteko.

miércoles, 23 de abril de 2008

Apirilak 23ko saioa

Gaur irakasleak hasiera batean azalpenak eman ditu, eta datorren asteari begira egin beharreko lanak nola doazen galdetu du. Lan hauek www.google.es-eko dokumentuan (docs) egon behar dute. Bestalde, bosgarren ariketa ere egin behar dela komentatu digu eta ariketa hau access programan egin behar da (inicio-programas-microsoft office-access).

Ondoren access erabiltzen ikasi dugu, egin beharreko ariketa gauzatu al izateko. Horretarako access-en sartu eta crear un archivo nuevo klikatu behar da, gero base de datos en blanco eta azkenik crear una tabla en vista diseño. Gero horko taulan aktibitatea egin dezakegu. taulako tipo de dotos-en memo aukeratu dezakegu, horrela espazio mugagabea baitugu. Zenbakiak atalean autonumerico jarri bere kasa zenbakiak ordenatuz joateko. Behin taula egin ondoren, formulariora joan gara eta bertancrear un formulario utilizando un asistente-n klikatu dugu. Ondoren, bertan jarraitu beharreko pausuak (nolako taula nahi dugun, kolorea, diseinoa...) bete ditugu, horrela formularioan taula bat eginez. Ondoren access-en egindako taula docs-era igotzen saiatu naiz, baina ez dut lortu beraz usb-an gorde dut.

martes, 22 de abril de 2008

Apirilak 22ko saioa

Hasieran Museo biziak izeneko orrialdean izena eman dugu(http://museobiziak.ning.com) , eta proiektu honen nondik norakoak azaldu dizkigu. Bertan aukerak ditugu taldeko edo beste kideekin gauzak konpartitzeko eta baita gure bideoklip edo gauzak bertan igotzeko.

Bestalde ikastaroan zehar egin beharreko bideoklipaz hitz egin dugu, bertan aldaketa bat adierazi behar dugu 3-5 minututan, baina gugan eragina duen aldaketa edo bilakaera. Ez dedin izan kanpotik eragiten duen zerbait, eta bertan gure inplikazio edo ideiak adieraz daitezen. Bideoa egiteko prozedura ere ikusi dugu, bere plataforman museo biziaken barruan, lanean hasteko... puntuan dago. Beraz orain ideia edo gai bat hartu eta egiten hastea falta zaigu. Errebrika (plataforman dago9 ikusi dugu eta bertan bideoa egiteko orientabideak agertzen dira.

Gero aranzadiko eskolak egindako lana ikusi dugu, guk egin beharreko lana egin baitzuten gudazibilari buruz. Horrela adibide bat dugu egin beharrekoaren inguruan. (Plataforman, museo biziak, 6. adibideak) Irudi eta ahotsaren arteko jolas bat ageri da bertan. Beste adibidean pertsona baten autobiografia aztertzen da.

miércoles, 16 de abril de 2008

Apirilak 16ko saioa

Gaur hasiera batean hitz egiten egon gara teknologien inguruan,hain zuzen ere, teknologia berriak irakasteko modu ezberdinetaz. Gure taldean aurrekoan konpartitzeko dokumnetuan guztiz amaitzeko utzi genuen taula betetzen egon gara. Ondoren Getarian guk (ni, Miren eta Iñakik) egindako grabazioa jarri du. Bertan konturatu gara teknologia ez dela helburu bat, honen erabilera ikasteko baliabide bezala hartu behar dugula. Hau da, kurrikuluma osatzeko edo beste ariketa bat osatzeko baliabide izan behar du eta ez oinarri. Ondorio gisa esan, ez garela teknologietan zentratu behar, ingurunean baizik, haurrekin komunikatu, guztion artean erabakiak hartu...

Ondoren teknologia integratzeko eszenatokien taula bat ikusi dugu. Askotan teknologiaren erabilera oso mugatua da eta diru asko inbertitzen da bertan, taula horretan aipatzen diren baldintzak eman behar dira funtziona dezan. Taula horiek, bere plataforman (http://lms.i2bask.es) IKT karpetaren barnean ikastaroak III dokumentuan agertzen dira.

Teknologia irakaskuntza edo heziketa berri bat eta pedagogiko bat emateko erabili behar da, eta ez eredu tradizionalista bezala betiko gauzak egiteko.

Tresna ezberdinak ikusi ditugu, haurrekkin landu daitezkeenak:

JCLIC eredua ariketa ezberdinak umeekin egiteko balio du. CMAP TOOLS informazioa antolatzeko,mapa kontzeptualak egiteko...erabiltzen da. Informazioa umeek antolatzen dute, edozein gairen inguruan. HOT POTATOES test ezberdinak egiteko erabiltzen dira, galdera erantzun bidez ebaluaketa bat egiteko... WEBQUEST tresna bat non interneteko posibilitateak eta teknologiarenak elkartzen dituen (ariketak proposatu haurrek informazioa aurkitzeko eta prozesatzeko). Beraz esan hauek kontuan hartzeko programak izango direla, ondoren irakasle bezala erabili ahal izateko.

Bukaeran bideo bat ikusi dugu.

martes, 15 de abril de 2008

Apirilak 15eko saioa

Gaurko saioa oso interesgarria izan da, erabailtzen ikasi ditugun programak gerora erabiliko ditudala uste dudalako. Gainera banuen gogoa bideoak montatzen ikasteko. Movie Maker eta kaltura (www.kaltura.com) programetan ibili gara frogak egiten eta argazki batzuekin bideo bat montatzen. Horretarako kalturan kontu bat ireki dugu gure izenarekin.
Ondoren argazki batzuk eta musika hartu eta escritorioan gorde ondoren, programa hauetan sartu eta pausuak jarraituz muntaia egin dugu, bukatzeko www.google.es-en sartu eta bideoa igo dugu.

Movie maker froga


kaltura froga

miércoles, 9 de abril de 2008

Apirilak 9

Gaurko saiaoan, berak jarritako hiru bideo ikusi ditugu, eta teknologiaren gaineko hausnarketa egiteko balio izan digu. Hasierako bideoarekin itolarria somatu dut, eta horrekin batera teknologian aurreko inseguritatea. Mundu honek aukera zabal asko eskaintzen dizkigu, baina guk horretarako erabiltzen jakin behar dugu. Ea saio hauek horretarako balio diguten. Bestalde, konturatu naiz baita ere aukera zabalak eskaintzen dituela eta hezkuntza munduan horiek erabiltzen ikasi behar dugula.

Ondoren teknologiek eragindako aldaketa eta gizarte, kultura...-etan izandako eraginaren inguruan taldeka konpartitzeko dokumentu bat egiten saiatu gara.Dokumentu honetan lehenengo aktibitatea egin dugu.

Apirilak 8 (Frgako bideoklipa)

Arazoak izan ditut bideoa igaotzerako garaian, hasiera batean ez zidan uzten eta ondoren ere arazoak eman dizkit. Hala ere, lortu dut.

martes, 8 de abril de 2008

Apirilak 8

Gaurko saioan, Photo Story-n argazkiekin bideoklip bat egin dugu. Horretarako programa honetan sartu (PHOTO STORY), eta bost pausu nagusi jarraitu ditugu. Aurretik, Begin a new story aukeratu dugu eta import pictures, ondoren pausuak gauzatzen hasi. Bat amaitu eta next-ekin urrengora pasa.
1.- Argazkiak aukeratu
2.-Argazkietan idatzi
3.-Ahotsa grabatu
4.-Musika edo abesti bat jarri argazkiei banan bana
5.-Non gorde erabaki (save your story for playback on on your computer, browse... Aukeratu eta gorde)

Ondoren guk sortutako bideo googleen igo dugu, bideo eta sube tus videos programan.

Horrez gain, google (www.google.es) dokumentu bat sortu dugu bete taldekideekin konpartitu al izateko. horretarako bakoitzak bere zatia bete eta inbitatu besteak berea osatzeko.

miércoles, 2 de abril de 2008

Apirilak 2 (Bigarren klasea)

Gaur bi gelak batera egon gara, eta klase teorikoa izan da batik bat. Bertan Teknologiaren inguruan hausnarketa egiteko abiapuntu batzuk eman dizkigu, horretarako Chrlot-en bideo bat jarri digularik. Ondoren power point batez lagundurik aurrerakuntza honen inguruko azalpenak eman dizkigu. Horien artean ondorengo puntu hau aipatu du eta egia esan atentzioa deitu dit, zerbait erabili arren beste hainbat muntai egiten ez dakizkidalako, ea zerbait ikasten dugun gerora begira.

Irakasle batek izan behar duen gaitasun teknologikoa
Menperatu beharrekoa:
-Oinarrizko ofimatikako softwarea (word, escell...)
-Aurkezpenak egiteko softwarea (power point)
-Internet (komunikazio, informazio eta zabaltzeko tresna: foroak, txata...)
-Bideo eta argazki digitala (grabazioa eta edizioa)
-E-learningko plataformak (moodle, campus birtuala...)
-Eta beraien hezkuntza integrazioa.

Horrez gain, IKT-k zertarako balio duen, Ofimatikako oinarrizko programak zeintzuk diren(power point, acces, internet...), Hezkuntza atarikoak (Elkarrekin atarikoa...: oso interesgarriak dira irakasleentzat hainbat ariketa eta proposamen aurki daitezke), blogak (gurea, adituena...), Wikiak... Ondoren bere aurkezpena blogean txertatu dugu.

martes, 1 de abril de 2008

Lehen klase eguna (apirilak 1)

Gaur Teknologia Berriak ikastaroa nondik nora joango den aurkeztu digu. Moodle-eko plataforman ere sartu gara, ikastaroko lanak eta planteamenduak bertan ditugu ikusi nahi izanez gero. Horrez gain, kontu bat egin dugu Google-n (http://www.google.es/),gmail-en eta bertatik gura lanak gordeko ditugun blogger bat sortu dut, bertan egunero gauzatutakoa eta nire lanak agertuko direlarik.

GURE TALDEA

Miren Artetxe, Jone Arruabarrena, Ane Ziarsolo, eta Leire Bereziartua.