martes, 27 de mayo de 2008

Maiatzak 27ko saioa

Gaur sei talde soilik etorri gara klasera, eta bakoitzak bere bideoa aurkeztu du. Guztietan azaltzen ziren aldaketak, eskola materialarena, emozioena, baztango uholdeena, jolasak lehen eta orain, san Ignacio de Loyola ikastetxearen bilakaera eta gurea, (in)kounikazioa.

Ohikoa den moduan gai batzuk eta bideo batzuk gehiago gustatu zaizkit besteak baino, montai eta egitura aldetik lortuagoak iruditu zaizkidalako. Hala ere, zenbait bideoetan, sentimendu edo afektibitatea faltan bota dut. Guregan eragina izan arren, urrun sentitu baitut. Nahiz eta, beste batzuk hausnarketarako bidea eman didaten.

Aipatu behar, Baztango uholdeena asko gustatu zaidala, eta xamurki landua zegoela iruditu zaidala, gaia nahiz eta urrunekoa izan gertura iritsi baitzait. Beraz zorionak neskak!

Jolasen bideoa ere gustatu zait, eta ideia ona iruditu zait dena bideo bidez egitea ere, baita beraiek inplikazio bat izatea ere. Horrela garaietako aldaketak ere baten edo bestean bizi izan baitituzte. Benetan bikaina iruditu zait, eta lan onak baloratzen ikasi behar denez. Zorionak hirukote zuen bideoa eskaintzeagatik. Zer pentsarazi eman baitigu.

Nahiz eta batzuk askoz gehiago gustatu, guztiok egin dugu lan bikaina beraz nere txokotik, zorionak denei, eta jarrai lanean!

No hay comentarios: