Gaur bi gelak batera egon gara, eta klase teorikoa izan da batik bat. Bertan Teknologiaren inguruan hausnarketa egiteko abiapuntu batzuk eman dizkigu, horretarako Chrlot-en bideo bat jarri digularik. Ondoren power point batez lagundurik aurrerakuntza honen inguruko azalpenak eman dizkigu. Horien artean ondorengo puntu hau aipatu du eta egia esan atentzioa deitu dit, zerbait erabili arren beste hainbat muntai egiten ez dakizkidalako, ea zerbait ikasten dugun gerora begira.
Irakasle batek izan behar duen gaitasun teknologikoa
Menperatu beharrekoa:
-Oinarrizko ofimatikako softwarea (word, escell...)
-Aurkezpenak egiteko softwarea (power point)
-Internet (komunikazio, informazio eta zabaltzeko tresna: foroak, txata...)
-Bideo eta argazki digitala (grabazioa eta edizioa)
-E-learningko plataformak (moodle, campus birtuala...)
-Eta beraien hezkuntza integrazioa.
Horrez gain, IKT-k zertarako balio duen, Ofimatikako oinarrizko programak zeintzuk diren(power point, acces, internet...), Hezkuntza atarikoak (Elkarrekin atarikoa...: oso interesgarriak dira irakasleentzat hainbat ariketa eta proposamen aurki daitezke), blogak (gurea, adituena...), Wikiak... Ondoren bere aurkezpena blogean txertatu dugu.
miércoles, 2 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario