Mostrando entradas con la etiqueta EGINBEHARRAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EGINBEHARRAK. Mostrar todas las entradas

miércoles, 28 de mayo de 2008

Haur Hezkuntzarako 20 ariketak

HOGEI ARIKETAK


Hauek dira haur hezkuntzan lantzeko guk planteatu ditugun hogei ariketak. Ea sekuentzia didaktikoko ariketa hauek lanean hastean martxan jartzen ditugun, ariketa batzuk benetan interesgarriak iruditu baitzaizkit adin hauetako aurrei teknologien abantailak erakusteko. nahiz eta, desabantailak ere irakatsi behar zaizkien.

martes, 27 de mayo de 2008

Gure aurkezpena

Gure aurkezpena gauzatu ahal izateko, power point bat prestatu dugu, bertan ondorengo puntu hauek agertzen direlarik: Gure izenak (taldekideak), blogger-eko helbideak, teknologiaren eraginari buruzko puntu batzuk eta ikastaroaren inguruko ondorioak. Bideoaren nondik norakoak ez ditugu jarri, lehenengo eta behin gelakideak ikustea nahi dugu eta euren iritzia entzutea. Gero gure ideia eta hausnartu nahi genuena azalduko dugu, ea guztiok adostasun bat lortzen dugun.

lunes, 26 de mayo de 2008

Gure bideoa




Ea gure lana gustatzen eta gaiakonpartitzen duzuen, gure ustez egun gizartean aurkitzen duguna baita.

BIDEOAREN NONDIK NORAKOAK

BIDEOAREN GIDOIA

Bideo hau egiten oso gustura ibili naiz, gaia izugarria motibatzen zidalako. Bestalde aipatu talde lan bikaina izan dela eta era batean edo bestean guztiok parte hartu dugula.

Bideoaren emaitza izugarri gustatu zait, eta guk landu nahi genuen gaia ongi adierazten duela uste dut, kritika bat egiteaz gain, hausnarketa bat ere bertan agertzen delarik.

Beraz hemendik taldea zoriontzea geratzen zait, Aupa neskak lan earra in deu ta!!!

domingo, 25 de mayo de 2008

Autoebaluazioa

AUTOEBALUAKETA

Hau da nire autoebaluaketa eta autokritika, askotan norbere akatsak ikusten ere jakin behar baita. Eta gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatu, askotan ez dira zuk dituzun helburuak betetzen. hala ere, ni ikastaro honekin oso gustora nago, asko ikasi baitut bertan.

Haur Hezkuntzarako hogei ariketak


Saiatu gara plataformara igotzen, baina arazoak izan ditugu, eta ez dakit ongi zergatik. Irakaslearen korreora ere bidaltzen saiatu naiz, baina dokumentua handiegia delako ez dit uzten bidaltzen. Beraz ea asteartean irakaslearekin arazo hau konpontzen dugun, hala ere, egin ditugunez, datu baseko irudi bat jarriko dut. Ariketak bertan egin genituela oroitzeko.

sábado, 17 de mayo de 2008

Teknologien eragina

I. ARIKETA

Hau da taldean egin behar genuen lehen ariketa, bertan azken urteotan gure iritziz teknologia aparatu ezberdinek izan dituzten, eragin, alde on, txar...adierazi behar genituen taula baten bidez.