Hasieran Museo biziak izeneko orrialdean izena eman dugu(http://museobiziak.ning.com) , eta proiektu honen nondik norakoak azaldu dizkigu. Bertan aukerak ditugu taldeko edo beste kideekin gauzak konpartitzeko eta baita gure bideoklip edo gauzak bertan igotzeko.
Bestalde ikastaroan zehar egin beharreko bideoklipaz hitz egin dugu, bertan aldaketa bat adierazi behar dugu 3-5 minututan, baina gugan eragina duen aldaketa edo bilakaera. Ez dedin izan kanpotik eragiten duen zerbait, eta bertan gure inplikazio edo ideiak adieraz daitezen. Bideoa egiteko prozedura ere ikusi dugu, bere plataforman museo biziaken barruan, lanean hasteko... puntuan dago. Beraz orain ideia edo gai bat hartu eta egiten hastea falta zaigu. Errebrika (plataforman dago9 ikusi dugu eta bertan bideoa egiteko orientabideak agertzen dira.
Gero aranzadiko eskolak egindako lana ikusi dugu, guk egin beharreko lana egin baitzuten gudazibilari buruz. Horrela adibide bat dugu egin beharrekoaren inguruan. (Plataforman, museo biziak, 6. adibideak) Irudi eta ahotsaren arteko jolas bat ageri da bertan. Beste adibidean pertsona baten autobiografia aztertzen da.
martes, 22 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario