miércoles, 16 de abril de 2008

Apirilak 16ko saioa

Gaur hasiera batean hitz egiten egon gara teknologien inguruan,hain zuzen ere, teknologia berriak irakasteko modu ezberdinetaz. Gure taldean aurrekoan konpartitzeko dokumnetuan guztiz amaitzeko utzi genuen taula betetzen egon gara. Ondoren Getarian guk (ni, Miren eta Iñakik) egindako grabazioa jarri du. Bertan konturatu gara teknologia ez dela helburu bat, honen erabilera ikasteko baliabide bezala hartu behar dugula. Hau da, kurrikuluma osatzeko edo beste ariketa bat osatzeko baliabide izan behar du eta ez oinarri. Ondorio gisa esan, ez garela teknologietan zentratu behar, ingurunean baizik, haurrekin komunikatu, guztion artean erabakiak hartu...

Ondoren teknologia integratzeko eszenatokien taula bat ikusi dugu. Askotan teknologiaren erabilera oso mugatua da eta diru asko inbertitzen da bertan, taula horretan aipatzen diren baldintzak eman behar dira funtziona dezan. Taula horiek, bere plataforman (http://lms.i2bask.es) IKT karpetaren barnean ikastaroak III dokumentuan agertzen dira.

Teknologia irakaskuntza edo heziketa berri bat eta pedagogiko bat emateko erabili behar da, eta ez eredu tradizionalista bezala betiko gauzak egiteko.

Tresna ezberdinak ikusi ditugu, haurrekkin landu daitezkeenak:

JCLIC eredua ariketa ezberdinak umeekin egiteko balio du. CMAP TOOLS informazioa antolatzeko,mapa kontzeptualak egiteko...erabiltzen da. Informazioa umeek antolatzen dute, edozein gairen inguruan. HOT POTATOES test ezberdinak egiteko erabiltzen dira, galdera erantzun bidez ebaluaketa bat egiteko... WEBQUEST tresna bat non interneteko posibilitateak eta teknologiarenak elkartzen dituen (ariketak proposatu haurrek informazioa aurkitzeko eta prozesatzeko). Beraz esan hauek kontuan hartzeko programak izango direla, ondoren irakasle bezala erabili ahal izateko.

Bukaeran bideo bat ikusi dugu.

No hay comentarios: