miércoles, 28 de mayo de 2008

Haur Hezkuntzarako 20 ariketak

HOGEI ARIKETAK


Hauek dira haur hezkuntzan lantzeko guk planteatu ditugun hogei ariketak. Ea sekuentzia didaktikoko ariketa hauek lanean hastean martxan jartzen ditugun, ariketa batzuk benetan interesgarriak iruditu baitzaizkit adin hauetako aurrei teknologien abantailak erakusteko. nahiz eta, desabantailak ere irakatsi behar zaizkien.

Taldekideak






Kaixo neskak!

Ondorengo hitz hauek zuentzat doaz, esan behar oso ondo pasa dudala zuekin eta gauza asko ikasi ditudala. Beraz Zorionak neskak lan bikaina egin dugu!!

Besteei aipatu hauek garela gure taldea osatzen dugunak, eta aurkeztu nahi dizkizuedala:

Maiatzaren 28ko saioa

Gaur goizean, saioan, bere ebaluaketa orria bete dugu, eta horrez gain CD batean taldeko eta bakarkako lanak entregatzeko eskatu digu. Horretarako taldeko lan guztiak hartu eta lanean hasi gara. Lana entregatzeko, lan guztiak sartzeaz gain, sarreratxo bat egin dugu taldea eta gure lanak azalduz.

Azken saio honetan gauzak biltzea izan da beraz gure eginkizun nagusia, lan hori gero onuragarria izango da guretzat, dena bilduta izango baitugu.

martes, 27 de mayo de 2008

Maiatzak 27ko saioa

Gaur sei talde soilik etorri gara klasera, eta bakoitzak bere bideoa aurkeztu du. Guztietan azaltzen ziren aldaketak, eskola materialarena, emozioena, baztango uholdeena, jolasak lehen eta orain, san Ignacio de Loyola ikastetxearen bilakaera eta gurea, (in)kounikazioa.

Ohikoa den moduan gai batzuk eta bideo batzuk gehiago gustatu zaizkit besteak baino, montai eta egitura aldetik lortuagoak iruditu zaizkidalako. Hala ere, zenbait bideoetan, sentimendu edo afektibitatea faltan bota dut. Guregan eragina izan arren, urrun sentitu baitut. Nahiz eta, beste batzuk hausnarketarako bidea eman didaten.

Aipatu behar, Baztango uholdeena asko gustatu zaidala, eta xamurki landua zegoela iruditu zaidala, gaia nahiz eta urrunekoa izan gertura iritsi baitzait. Beraz zorionak neskak!

Jolasen bideoa ere gustatu zait, eta ideia ona iruditu zait dena bideo bidez egitea ere, baita beraiek inplikazio bat izatea ere. Horrela garaietako aldaketak ere baten edo bestean bizi izan baitituzte. Benetan bikaina iruditu zait, eta lan onak baloratzen ikasi behar denez. Zorionak hirukote zuen bideoa eskaintzeagatik. Zer pentsarazi eman baitigu.

Nahiz eta batzuk askoz gehiago gustatu, guztiok egin dugu lan bikaina beraz nere txokotik, zorionak denei, eta jarrai lanean!

TEKNOLOGIAK



Ikastaro honetan konturatu naiz teknologiak hainbat oroitzapen gure artean mantentzeko balio dutela, argazki... esaterako. Beraz guztiak hauek erabiltzera gonbidatu nahi ditut, norberaren momentu on eta goxoenak historira pasa daitezen.

Esate baterako inauteri hauek ditut gogoan, ordutik hona gauzak asko aldatu baitira.

Gure aurkezpena

Gure aurkezpena gauzatu ahal izateko, power point bat prestatu dugu, bertan ondorengo puntu hauek agertzen direlarik: Gure izenak (taldekideak), blogger-eko helbideak, teknologiaren eraginari buruzko puntu batzuk eta ikastaroaren inguruko ondorioak. Bideoaren nondik norakoak ez ditugu jarri, lehenengo eta behin gelakideak ikustea nahi dugu eta euren iritzia entzutea. Gero gure ideia eta hausnartu nahi genuena azalduko dugu, ea guztiok adostasun bat lortzen dugun.

lunes, 26 de mayo de 2008

Gure bideoa




Ea gure lana gustatzen eta gaiakonpartitzen duzuen, gure ustez egun gizartean aurkitzen duguna baita.

BIDEOAREN NONDIK NORAKOAK

BIDEOAREN GIDOIA

Bideo hau egiten oso gustura ibili naiz, gaia izugarria motibatzen zidalako. Bestalde aipatu talde lan bikaina izan dela eta era batean edo bestean guztiok parte hartu dugula.

Bideoaren emaitza izugarri gustatu zait, eta guk landu nahi genuen gaia ongi adierazten duela uste dut, kritika bat egiteaz gain, hausnarketa bat ere bertan agertzen delarik.

Beraz hemendik taldea zoriontzea geratzen zait, Aupa neskak lan earra in deu ta!!!

domingo, 25 de mayo de 2008

Autoebaluazioa

AUTOEBALUAKETA

Hau da nire autoebaluaketa eta autokritika, askotan norbere akatsak ikusten ere jakin behar baita. Eta gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatu, askotan ez dira zuk dituzun helburuak betetzen. hala ere, ni ikastaro honekin oso gustora nago, asko ikasi baitut bertan.

Haur Hezkuntzarako hogei ariketak


Saiatu gara plataformara igotzen, baina arazoak izan ditugu, eta ez dakit ongi zergatik. Irakaslearen korreora ere bidaltzen saiatu naiz, baina dokumentua handiegia delako ez dit uzten bidaltzen. Beraz ea asteartean irakaslearekin arazo hau konpontzen dugun, hala ere, egin ditugunez, datu baseko irudi bat jarriko dut. Ariketak bertan egin genituela oroitzeko.

miércoles, 21 de mayo de 2008

Berrikuntza eta teknologiak...non, nola...?

IIII.BIDEOAREN KRITIKA

laugarren bideoaren kritika, gure iritzi hau forora ere igo genuen beste gelakideekin konpartitu ahal izateko, orain foroan gure iritzia eman behar dugu, besteen kritikari buruz.

Ingurunearen aldaketak...Ikasleen ikuspuntutik.

III. BIDEOAREN KRITIKA

Hirugarren bideoaren kritika.

Teknologia eta gure irakaskuntza giroko aldaketak

II. BIDEOAREN KRITIKA

Taldeko bideoaren kritika, bigarrena.

Teknologiak zertarako....?

I. BIDEOAREN KRITIKA

hau da gure taldeak lehenengo bideoaren inguruan duen iritzia. Bideoan erreparatzeaz gain, gizartearen aurrean duen ikuspuntua ere txertatzen saiatu gara.

sábado, 17 de mayo de 2008

Teknologien eragina

I. ARIKETA

Hau da taldean egin behar genuen lehen ariketa, bertan azken urteotan gure iritziz teknologia aparatu ezberdinek izan dituzten, eragin, alde on, txar...adierazi behar genituen taula baten bidez.

miércoles, 14 de mayo de 2008

Maiatzak 14ko saioa

Atzo ezin izan nuen klasera etorri, beraz taldekideek atzo bloggerean jarritako ordularia nik gaur jarri dut. Horretarako, www.clocklink.com helbidean sartu eta bertan gallery-n sartu naiz. Hor jarri nahi dudan erlojua aukeratu dut, eta view HTLMen klikatu dut. Gero helbidea bat atera zait, eta hori blogger-en kopiatu dut. Horretarako, personalizar, añadir un elemento de pagina, HTLM aukeratu dut eta bertan kopiatu. Bide hau eginez lortu dut ordularia bloggeren jartzea

Gero blogger-a apaindu eta talde lanak egin ditugu.

miércoles, 7 de mayo de 2008

Maiatzak 7ko saioa

Gaur irakaslea talderik talde ibili da zalantzak izanez gero argitzeko, gauza da nire taldetik ni bakarrik etorri naizela klasera. Beraz talde lanak aurreratzeko, eta laugarren bideoaren kritika forora igotzeko aprobetxatu dut saioa. Ea hurrengo saioan guztiak elkartzen garen lanak egiten jarraitzeko.

martes, 6 de mayo de 2008

Maiatzak 6ko saioa

Gaur www.google.es-eko dokumentu konpartituak igotzen ikasi dugu. Gero guk egindako ariketa guztiak igo beharko ditugulako, talde lan guztiak. Horretarako docs-en elementua aukeratu, klikatu edo selekzionatu eta compartir eman behar dugu. Gero publicar como pagina web aukeratu behar dugu, eta bertan ateratze zaigun helbidea, blogger-en kopiatu behar dugu. Horretarako, nueva entradan lehenengo aktibitatea edo ariketaren izenburua jarri, eta aukeratu egin behar duzu. Ondoren insertar enlace eman, goiko hirugarren botoi berdea eta agertzen den helbidean itsatsi behar dugu, aurrez docs-en kopiatutakoa. Bukatzeko, publicar entrada eman eta gure bloggera igotzen dira guk egindako ariketak.

Hau ikasi ondoren gure ariketak igotzeko aukera izan dugu, gauza da oraindik ez ditugula hainbat ariketa eginak, beraz aste honetan egiten joango gara klase orduetatik kanpo eta gero igoko ditugu lanak, bakoitzak bere blogger-era.


Gero taldeka egin beharreko laugarren hausnarketa usb-n jaso dut, moodle-eko foroan jarri behar delako, gero beste taldekoen krikikari buruz iritzia eman ahal izateko.